PIN PON CON

Proiektua gazteentzat interesgarriak diren gaiak lantzen dituzten profesionalei zuzenean informazioa helarazteko ekimena da, gazte-korrespontsalek abiarazitakoa.

Hala, zerbitzuak eta lurraldean eta arlo ezberdinetan (hezkuntza, osasuna…) diharduten profesionalak ezagutarazten dira.

Bestalde, parte-hartzea ere sustatzen da, elkarrizketatuak aukeratzeko inkestak egiten baitira. Inkesta horietan, alde batetik, interesekoak diren gaiei buruz galdetzen da; eta bestetik, gazteek egingo zenituzketen galderak aipatzeko eskatzen da.

 

Proiektuaren helburuak
Lurraldean dauden zerbitzu espezializatuei buruzko zuzeneko informazioa gazteei helaraztea eta zerbitzu horien berri ematea. Beti haien eskarien arabera.

Xede-taldea
Gazteak, orokorrean

Jarduketa-eremua
Lokalki, Lizarrako eremuan

Erakunde sustatzaileak
Gazteriaren Institutua eta Lizarrako Udala

Informazio gehiago lortzeko harremanetarako helbidea
juventud@estella-lizarra.com

Intereseko estekak
instagram.com/juventud_gazteria_lizarra

Siguiente
Siguiente

Madrilgo Erkidegoko gazte-korrespontsalen III. eskualde-topaketa.